🎉 Ikuskizun bat, ez bakarrik musika!
Diskofesta ez da musika entzutea bakarrik: ikuskizun oso bat da, non musika, animazioa eta publikoa diren protagonista nagusiak zure herrian.
🎶 Musika eta animazioa
Nire saioak publikoarekin etengabe konektatzeko eta parte-hartzea sustatzeko prestatzen ditut. TEMAZOAK bata bestearen atzetik jartzeaz gain, publikoarekin interakzioa bilatzen dut uneoro, giro dinamiko, dibertigarri eta energiaz betea sortzeko.
⏱️ 2-4 orduko ikuskizuna!
2 eta 4 ordu arteko saioak eskaintzen ditut, argazkiak, bideoak eta bestelako ikus-entzunezko baliabideekin, esperientzia are bereziagoa eta ikusgarriagoa izan dadin.
🎁 Publikoarentzako opariak (osagarriak)
Pultsera argitsuak, flotagailuak, merchandising-a, konfetia eta beste hainbat sorpresarekin giroa are gehiago pizteko aukera eskaintzen dut.
Gainera, zorterik handiena dutenek eszenatokira igotzeko eta dantzatzeko aukera izango dute.
Helburua argia da: publikoa ez izatea ikuskizunaren ikusle hutsa, protagonista baizik!
Beti TEMAZOAK: reggaetoia, euskal musika, elektrolatinoa, elektronika, technoa, klasikoak, musika komertziala, etab.
Uneoro giroari eta publikoari egokituz, festa goian mantentzeko.
DISKOFESTA kontratatu nahi baduzu: