DJ OSTO
DJ OSTO
"Mota guztietako musika, mota guztietako ekitaldietarako"
Aner naiz, gipuzkoar DJ gazte bat, musikaz eta saio bakoitzean sortzen den energiaz maiteminduta.
Kuriositate soil gisa hasi zena nire pasio handienetako bat bihurtu da. Publiko bakoitzera egokitzen naiz, musika-estilo desberdinak uztartuz eta saio bakoitzari bere erritmoa, nortasuna eta energia emanez.
Orain arte, Euskal Herri osoan zehar 150 ekitaldi baino gehiagotan aritzeko aukera izan dut, jaietan, ezkontzetan eta mota guztietako ospakizunetan. Bi urtez jarraian, Donostiako Aste Nagusian, Kursaaleko Terrazetan, milaka lagunen aurrean musika jartzeko plazera izan dut.
Horrez gain, Bengoa DJekin eta EITBn lan egiteko aukera izan dut, gainera uda honetan Oihan Vegaren biran laguntzaile aritu naiz, musikaren munduan esperientzia eta ezagutza berriak eskuratuz.
Nire helburua argia da: jendeak gozatzea, musikaz sentitzea eta saio bakoitzetik oroitzapen ahaztezin bat eramatea.